Emakumeok planto! eta Printzesa eta printzipe, elkarrekin dragoia hiltzen lelodun kartelen atzean jarri ziren herritarrak. Lelo hori hain zuzen lehiaketa bidez hautatu zuten eta irabazlea izan zen Garazi Fernandez gaztetxoa.
Leizarra musika eskolako dantzariek Sorgin dantzarekin girotu zuten ekitaldia, eta ondoren, eskutik helduta kalean gora abiatu ziren herritarrak. Hemen gaude aldaketaren alde eta gora borroka feminista oihuen artean egin zuten ibilbidea. Jaikiko dantzarien erakustaldiarekin eta Virginia Imazen Sex o no sex antzezlanarekin bukaera eman zioten egunari.