UDA elkarteak ere bat egin du martxoaren 8ko aldarrikapenekin

Mirari Altube Arrese 2018ko mar. 8a, 16:30

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, kirolean ere genero berdintasunaren alde lanean jarraituko duela berretsi dute. Era berean, egindako deialdietan parte-hartzera gonbidatu ditu herritarrak.

Datorren asteburuan, UDA kirol elkarteko talde guztiek Emakumeen Nazioarteko Egunarekin eta aldarrikapenekin bat egiteko besoko lilekin jokatuko dituztela partiduak adierazi dute: futbolean, gimnasia erritmikoan, pilotan, karatean... "Guztiek eramango dute besoko more aldarrikatzailea", diote. 543 neska-mutilek eramango dute besoko morea beraien partiduetan. "Hala, Aretxabaletako Kirol Elkarteak babes guztia eskaini nahi die emakumeei, bide batez haien borrokarekin bat eginez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak