"Egia da neguko denboraldia txukun joan dela, eta horri esker sasoian sasoikoa saldu dugula. Hori horrela, udara begira arropa batzuk aurreratu ahal izan ditugu. Eta, uste dut inoiz baino udako arropa gehiago ekarri dugula", adierazi du Idoia Elexpuruk, Ixadebaldek eman duenaren gaineko balorazioa eginda. Izan ere, atzo, egubakoitza –egun osoz– eta gaur goizean Aretxabaletako sei saltokik euren produktuak saltzen jarri dituzte, prezio onean –%80ra arteko deskontuak egon dira: "Atzoko eguna egun osokoa izatea ideia ona da, jende dezente ibili zen goizean eta arratsaldean. Eta, gaur ere eguraldiak lagundu egin du eta jendea gerturatu egin da".
Mojetan, hobeto
Eta hori, Ixadebalde Mojetan egoteak ere gauzak erraztu egiten dituela: "Lehen egun batetik bestera postuak batzen ibili behar izaten genuen, hurrengo egunean ostera ere dena berriz muntatzeko. Orain ez, egubakoitz iluntzean azokako ateak itxi, eta goizean berehala hasi gara lanean".