Hibai Gain elkartea, bertso giroan murgilduta

Eneko Azurmendi 2018ko martxoaren 3a

Txartelak aspaldi agortu ziren atzo Hibai Gain elkartean egin zuten bertso afarirako. Eta sortu zen giroa ikusita, normala da hori. 95 lagun inguru elkartu ziren mahaiaren bueltan, Maialen Lujanbioren eta Aitor Mendiluzeren bertsoak entzuten. Horrez gain, Lekaixoka Bertso-eskolako hainbat ikaslek ere izan zuten abesteko aukera.

Loramendi elkarteak eta Lekaixoka Bertso-eskolak antolatuta, bertso afaria egin zuten atzo Aretxabaletako Hibai Gain elkartean, eta antolakuntzako kide den Martin Berrizbeitiaren esanetan, "giro polita sortu zen eta dena primeran irten zen". Bertsolariek euren maila eman zutela azpimarratu du Berrizbeitiak, "soberan gainera", eta guztien artean gau polit bat igaro zutela onartu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak