Zabaldu ditu ateak Ixadebalde azokak

Mirari Altube Arrese 2018ko martxoaren 2a

Merkealdien XVI. azokaren ateak zabaldu dituzte Aretxarte merkatarien elkarteko kideek komentuan. Gaur goiz eta arratsalde izango dira herritarren zerbitzura (10:00-13:00 eta 16:30-20:30) eta bihar, zapatua, goizez bakarrik (10:00-14:30).

Beherapen handiak eskaintzen ari dira beste behin. Oraingoan sei dendaren ordezkaritza dago; hona hemen: Belar Meta, Tak zapata denda, Haurrak, Kilima, Asensio eta Titare. 100 euroko bonoak ere zozketatuko dituzte bezeroen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak