Paco Etxeberriaren hitzaldia martxoaren 1ean, komentuan

Mirari Altube Arrese 2018ko otsailaren 28a

Biktimen aitortzarako kontakizuna, memoria eta historia hitzaldia eskainiko du Paco Etxeberriak entzute handiko forentseak bihar, martxoak 1, komentuan, 19:00etan. Aretxabaletako eta Eskoriatzako EAJk Leintz Ibarrean antolatu duen Konferentzia Irekiak hitzaldi zikloaren barruan antolatu dute.

Etxeberria ospe handiko forentsea da eta medikuntza legaleko mediku aditua. Era berean espezialista da Antropologian eta biologia forentsean Madrilgo Complutense unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere bada eta Arantzadi Zientzia Elkarteko Antropologia departamentuko presidentea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak