Euskaltzain oso izendatu dute Miriam Urkia aretxabaletarra

Mirari Altube Arrese 2018ko ots. 23a, 16:26

Euskaltzain berriak izendatu ditu Euskaltzaindiak gaur, Iruñean, egin duen osoko bilkuran; hain zuzen Miriam Urkia aretxabaletarrak eta Roberto Gonzalez de Viñaspre, Trebiñun bizi den bilbotarrak gehiengo osoa lortu dute hautaketan.

Euskaltzain oso izendatu berriek Euskaltzain emeritu diren Patxi Uribarrenek eta Joan Mari Torrealdaik utzitako hutsunea beteko dute. 

Orain zortzi hilabeteko epea dute sarrera-hitzaldiak gertatzeko, eta berdin erantzunezko idazkia egin behar duten euskaltzainek bereak prestatzeko. Behin hori egindakoan, harrera ekitaldia egingo da.

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduradun

Joan Mari Torrealdai euskaltzain emerituaren lekua beteko du aretxabaletarrak. Euskal Filologiako doktorea da bera (EHU, 1997), UZEIko langilea 1983tik, Lexikografia saileko zuzendaria 1992tik eta, teknologiei lotutako lan lexikografikoekin batera, Euskaltzaindiari lotutako lanetan dihardu. Hain zuzen Hiztegi Batuko lantaldeko kide da 1999tik eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduradun 2013tik. Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere bada 2007tik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak