"Apotzagako kanposantua bisitatuko dugu. Sarreran dagoen Galartzatik eroandako bataioponte erromanikoaren eta Marindik eramandako bidegurutze gotikoaren gainean jardungo dugu, besteak beste", jakinarazi du Antxiak. Elizara ere joko dute erretaula eta aldarea ikusteko, eta San Bernabera ere joango dira San Trokazi bisita egiteko.
Apotzagaetxebarrin dagoen Salluente ermita izango dute hurrengo jomuga. "Han dauden hiru erretaulak eta harlauza dotorez egindako zorua ikusiko ditugu, besteak beste". Ohi duten legez, bisita gidatua bukatuko dute mokadutxo batekin.