Laugarrenez egingo den Fun Dantz! lehiaketak 150 dantzari baino gehiago elkartuko ditu

Mirari Altube Arrese 2018ko ots. 20a, 09:25

Dantza urbanoen lehiaketa laugarrenez dator Ibarra kiroldegira. Martxoaren 3an, zapatua, izango da eta Euskal Herriko 26 dantza talde elkartuko dira, 150 dantzari inguru, nor baino nor gehiago. Sarrerak dagoeneko salgai dituzte Arkupen (3 euro); eguenean bertan ere egongo dira kiroldegiko leihatilan (5 euro).

Bi kategoriatan banatuta hartuko dute parte dantzariek; gaztetxoek, euren koreografiak erakutsiko dituzte eta helduek lehiaketan hartuko dute parte. Hain zuzen azken horretako irabazleek, diru sariaz gain apirilaren 21ean Derion egingo den BreakOnStage jaialdian parte hartzeko txartela lortuko dute. Epaimahaia osatuko dute dantza urbanoan eta garaikidean adituak diren Zaragozako hiru dantzarik: Ruben, Pitu eta Sara.

Hona hemen egitaraua:

  • 18:00ak, Ateen irekiera.
  • 18:30ak, Epaimahaikideen dantza urbanoen erakustaldia.
  • 18:40ak, Gaztetxoen koreografiak: hamaika dantza akademiatatik etorritakoak.
  • 19:30ak, Fun Dantz! lehiaketa nagusia: hamabost talde: Women's worth (Bilbo), Bamboo (Donostia), Fusion Noise (Bilbo), Sjb Crew (Irun)…
  • 20:40ak, Sari banaketa ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak