Dirudienez, gimnasiotik sartu dira lapurrak, sarbidea bortxatuta. Gertaera ezusteko handia izan bada ere, eskolan normaltasunez ari dira lanean goizeko lehen ordutik eta lapurretak ez du eraginik izan haurren egunerokotasunean.
Gauean lapurrak sartu dira Aretxabaletako Kurtzebarri eskolan, Santa Kurtz kaleko eraikinean. Ertzaintzak hartu du ikerketaren ardura eta bertan izan dira goizean frogak batzen. Eskolatik jakinarazi dutenez, pare bat ordenagailu eramangarri eta bideokamera baten falta sumatu dituzte.
Dirudienez, gimnasiotik sartu dira lapurrak, sarbidea bortxatuta. Gertaera ezusteko handia izan bada ere, eskolan normaltasunez ari dira lanean goizeko lehen ordutik eta lapurretak ez du eraginik izan haurren egunerokotasunean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.