Zinema eraman dute Afrikara Isabel eta Karmelo madrildarrek Cinecicleta egitasmoaren baitan. Eta han bizi izandakoaren berri ematera datoz egubakoitzean Aretxabaletara. Egitasmoa hemen ezagut daiteke.
Mozambike, Tanzania, Kenia… guztira hamalau herrialdetatik pasatu dira bi urte pasatxoan Isabel eta Karmelo madrildarrak. 18.000 kilometro inguru egin dituzte bizikletan, zinema hara eta hona eramanez, eta 218 emanaldi eskaini dituzte. Horren guztiaren berri emango dute egubakoitzean, otsailaren 16an, 18:30ean, udaletxe zaharrean.
Zinema eraman dute Afrikara Isabel eta Karmelo madrildarrek Cinecicleta egitasmoaren baitan. Eta han bizi izandakoaren berri ematera datoz egubakoitzean Aretxabaletara. Egitasmoa hemen ezagut daiteke.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.