Otsailaren 24an Bilboko Campos Antzokiko Kupula aretoan egingo de domina-banaketan jasoko dute bereizgarri gorridun domina hiru mendizaleek. Pertsonak edo ondasunak arriskuan jarri dituen egoera baten aurrean aparteko karra, ausardia, gizatasuna edo gizarte-elkartasuna erakutsi duten ekintza edo jarduera bikainen kategoriari dagokio bereizgarri gorridun domina.
2017ko uztailean Himalaiako Karakorum mendikatean, Gasherbum II mendietan egoera larrian zegoenen Valerio Annovazzi alpinista italiarraren erreskatean parte hartu zuten WOPeak taldeko kideek. Hamabi orduz eskalatu ondoren eta baldintza meteorologiko oso txarretan, Valerio Annovazzi alpinista italiarra, Himalaian egoera etsipengarrian bakarrik zegoela erreskatatu zuten.
Xabi Urzelai kazetariak azaldu zituen 2017ko uztailaren 25ean, erreskatearen nondik norakoak webgune honetan bertan. Egizu klik hemen osorik irakurtzeko.