Salluente ermita lepo bete da San Blas eguna ospatzeko

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko otsailaren 3a

Ereinotza eskuan harturik eta San Blas opilak motxilan, aretxabaletar ugari gerturatu dira Apotzagaetxebarri auzoko Salluente ermitara, jakiak bedeinkatzeko asmoarekin.

Zapatua izanik, eskoletako haurrak ez dira hurbildu oraingoan Salluente ermitara, baina, hala ere, txiki gelditu da beste behin San Blas eguna ospatzeko baseliza. Ereinotza eskuan hartuta eta San Blas opilak gertu aretxabaletar asko igo dira Apotzagatxebarri auzoko ermitara. Mezan, kandelak bedeinkatzeko aukera ere izan dute herritarrek, atzo, Kandelaria eguna izan zelako, eta meza ostean, abadeak herritarrek eraman dituzten jakiak bedeinkatu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak