Santa Ageda gogoan, kantuan jardungo dute domekan eta astelehenean

Mirari Altube Arrese 2018ko ots. 2a, 11:10

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera, kintoak auzorik auzo joango dira kantuan eta eskean. Basotxo erretirauten elkarteko abestaldeak, ostera, herriko bazterrak girotuko ditu iluntze partean.

Cataniako emakumearen omenezko eguna iristear da eta aurten ere kintoek ez dute hutsik egingo. 1999an jaiotako 45en bat neskamutilek jardungo dute kantuan eta eskean auzorik auzo domekan, Santa Ageda bezpera. Astelehenean, ostera, kalerik kale ibiliko dira eta ikastetxeetara eta enpresetara ere joko dute. Orduan egingo dute gainera, lehenengo dantza saioa Herriko Plazan (19:00), eta azken egunotako entseguetan ikasitakoa erakutsi herritarren aurrean.

Otsailaren 4an kantuan eta eskean ibiliko diren bakarrak ez dira izango. Basotxo erretiratuen elkarteko abestaldeak, azken urteotan lez, Santa Agedaren omenezko koplekin beteko ditu herriko kaleak; egoitzatik 18:00ak inguruan irten eta 20:00ak bitartean hainbat txokotan egingo dute kantuan. "Elurrarekin ere ibili izan gara, hortaz, iragarrita dagoen eguraldiak ez gaitu beldurtzen", adierazi dute abestaldekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak