Txalo artean agurtu zuten taldeko kideek azken entrenamendu saioan Patxeko, aste honetan bertan. Dena den, uztailean bueltan espero dute, eta berak ere gogo hori agertu duela adierazi dute UDAko kideek.
UDA, bere aldetik, poztu egin da jokalariak duen aukerarekin: "Bigarren mailarako borroka horretan dago Beasain, eta taldeari laguntzera joan da. Denboraldia bukatutakoan etorri egingo da berriro; baina Hirugarren mailan edo Bigarren B mailan jokatzeko aukerarik balu, aurrera", dio Merinok.
UDAk fitxaketarik ez
Ohorezko Erregionalean jokatzen duen taldea indartzeko asmorik ez du UDAk. "Sailkapenaren erdialdean gaude eta ez gabiltza inongo borrokatan sartuta. Gainera, garai txarra da inor ekartzeko", adierazi du Merinok, eta gaineratu: "Otsail inguruan, datorren denboraldia gertatzen hasiko gara, hortaz, ez dugu indarrik xahutuko orain".