Euskaltzain oso izateko hautagai da Miriam Urkia aretxabaletarra

Mirari Altube Arrese 2018ko urt. 31a, 08:40

Karmele Jaio, Roberto Gonzalez de Viñaspre eta Miriam Urkia proposatu ditu hautagai Euskaltzaindiak Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai euskaltzain emerituen lekuak betetzeko. Otsail bukaeran egingo duen osoko bilkuran hautatuko ditu euskaltzain osoak izango diren biak.

Euskal filologiako doktorea da Miriam Urkia (Aretxabaleta, 1965) eta UZEIn dihardu lanean 1983az geroztik. Lexikografia saileko zuzendaria da eta teknologiei lotutako lan lexikografikoak egiten ditu, bereziki Euskaltzaindiari lotutako lanetan dabil. Hiztegi Batuko lantaldeko arduraduna da, euskaltzain urgazlea 2003tik eta Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria 2017tik. Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere bada 2007tik.

Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) kazetaria eta idazlea da. Eta Roberto Gonzalez de Viñasprek (Bilbo, 1961) Hizkuntza Normalkuntzaren alorrean egiten du lan Jaurlaritzan, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria da eta Onomastika batzordeko kidea.

Azaroan euskaltzain emeritu izendatutako (75 urte beteta dituztelako) Patxi Uribarrenek eta Joan Mari Torrealdaik utzitako hutsunea beteko dute hiru horietako bik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak