Erraz irabazi dio UDAk Vasconiari

Miren Arregi Amasorrain 2018ko urt. 28a, 19:30

5 eta 0 amaitu da Ibarra futboi zelaian jokatu den UDAren eta Vasconiaren arteko partidua. "Bazen garaia irabazteko, eta batez ere, lasai irabazteko", zioen Iñigo Velez de Mendizabal entrenatzaileak. Atsedenaldira bi gol sartuta joan dira etxekoak eta bigarren zatia lasaitasunez jokatu dute. Aukera asko izan dituzte partiduan zehar eta asmatu ere, horrela asmatu dute.

Partiduko bosgarren minutuan egin du etxekoen lehenengo gola Josuk. Bigarrena Anderrek egin du, Ibonen pase baten ondoren. Hirugarrena bigarren zatian etorri da Unanueren eskutik eta laugarrena eta bosgarrena Balzategik eta Zaitegik egin dituzte, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak