Zirku tailerrean ikasitakoa, ikusgai

Iker Oñate 2018ko urtarrilaren 27a

Azken hilabeteetan zirku tailerrean ikasitakoa ikusarazi dute Aretxabaletako gaztetxoek, herriko Arkupe aretoan eskainitako emanaldian. Besteak beste, malabarismo, soka salto eta diabolo erakustaldia izan dute gozagai bertaraturikoek.

Xabi Larreak irakatsitakoa ez da ezerezean gelditu. Bada, gozatu ederra hartu dute gaur goizean –zapatua– Arkupe aretora joandakoek. Herriko gaztetxoek aise bete dituzte aurreikuspenak, eta kexatu ezinik gelditu dira bertaratutakoak. Hurrengo emanaldia noiz iritsiko zain dira orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak