2018/02/13 10:30 - 20:00

Jaiak

Aratuste-martitzena

Aratuste-martitzena
Herriko kaleak, Aretxabaleta

Aratuste-martitzeneko egitaraua:

  • 10:30, Aretxabaletako haurrak plazan elkartuko dira. Ondoren, 5 urteko haurrek Txino dantza egingo dute eta 2 urteko haurrek dantza bat egingo dute.
  • 11:00, Irulitza txarangarekin kalejira. Jarraian, Lehen Hezkuntzako ikasleek 2014ko lehiaketaren koreografia sariduna dantzatuko dute. 
  • 16:00, Irulitza txarangarekin kalejira.
  • 17:30, Irulitza txarangarekin batera, buruhandiak.
  • 20:00, Txin-en hileta. Ohiturari jarraituz, Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko Plazaraino. Bertaratzen diren herritarrei lutoz jantzita joatea eta kandela eskuan eramatea gomendatzen zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak