"Eskalatzaileek ikuskizuna eman dute, eta jende asko etorri da txapelketa ikustera"

Xabier Urtzelai 2018ko urt. 21a, 11:29

Debagoieneko eskalatzaile taldeak antolatuta boulder txapelketa egin zuten atzo, zapatua, Ibarrako kiroldegian. Emakumezkoetan –elite mailan– Irati Zabala izan zen onena, eta gizonezkoetan Ander Mendieta.

Elite mailako eta maila popularreko eskalatzaileak lehiatu ziren atzo Ibarrako boulderrean. Txapelketa 16:00etan hasi zuten, eta eskalatzaile asko batu zirenez txapelketa luzatu egin zen: "Jende asko etorri da txapelketa ikustera, eta eskerrak eman behar dizkiegu denei, bai eskalatzaileei eman duten ikuskizunagatik, bai babesleei eurak barik ez zelako posible halako bat antolatzea eta baita ere txapelketa posible egiteko aurretik lanean ibili diren guztiei", adierazi zuen Mikel Castillok.

Elite maila, emakumezkoak

  1. Irati Zabala
  2. Haizea Oses
  3. Izaro Azkue

Elite maila, gizonezkoak

  1. Ander Mendieta
  2. Unai Uzarraga
  3. Eneko Cantero

Maila popularra, emakumezkoak

  1. Jone Garitaonandia
  2. Lucia Arlanzon
  3. June Lahidalga

Maila popularra, gizonezkoak

  1. Markel Vicario
  2. Borja Bernalta
  3. Iker Carrera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak