Maite Arrese yoga irakaslea eta ipuin kontalaria Yogipuinak izeneko saioa eskainiko du zapatuan, Arkupen.
'Yogipuinak' saioan zer eskainiko duzu?
Yoga eta ipuinak batzen dituen saioa izango da. Hasieran, bi ipuin kontatuko ditut, ditugun desioak kontatzen dituena, gure barrura egitearen garrantzia azpimarratuz. Hirugarren ipuina, berriz, haserrearen ingurukoa izango da. Beti haserre bizi zen errege baten istorioa kontatuko dut… Amaieran, aldiz, erlaxazio pixka bat egingo dugu.
Saio berezia, nola otu zitzaizun?
Yoga irakaslea naiz, eta azken urteetan ipuinak kontatzen aritu naiz. Zerbait ezberdina egin nahi nuen, bereizteko beste era bat zen. Hala, biak elkartuz guraso eta haurrak batzeko saio berezi bat egin nahi nuen.
Zein helburu du saio honek?
Yoga hitzak batasuna esan nahi du. Ipuinen bitartez yogako asana (jarrera) desberdinak egingo ditugu: arnasketa gogoan hartuz, emozio ezberdinei erreparatuz, eta nola ez, muskuluak eta artikulazioak landuz.
Yoga eta ipuinak ondo uztartzen al dituzte umeek?
Yoga, nagusiekin eta umeekin desberdin landu behar da. Umeek askotan ez dakite lasai egoten, eta horretarako begiak ixten ditugu, ipuinak kontatuz ere lasaitzen dira… Yoga zure burua ondo ezagutzeko tresna bat da, ezta soilik gimnasia egitea, eta umeek dena ikasten dute, ipuinak eta yoga uztartzea lagungarria da eurentzat .