Lokal horren erabilerarako araudia gertatu du Udalak. Hona hemen arauak:
- 1. Talde bakoitzak arduradun bat izango du, berarena izango da bere taldeko kideek egiten dutenaren erantzukizuna.
- 2. Izena ematerakoan 20 euroko fidantza ipiniko du eta lokala jaso ondoren giltzak bueltatzekoan itzuliko zaio.
- 3. Arduradunari giltza bat emango zaio, guztiz debekatuta dago kopiak ateratzea. Aurretik bere datuak utziko ditu (ENA eta telefonoa) eta dokumentua sinatuko du.
- 4. Talde bakoitzak bere tresnak eta materiala eramango ditu, beste batzuenak erabiltzeko baimena eskatuz.
- 5. Adin txikikoen ardura nagusiren baten gain egongo da, beraz, lokala erabiltzen hasi aurretik beren datuak eta telefonoa emango du dokumentu bat sinatuz. Honetaz gain beraien gurasoak jakinaren gainean jarriko dituzte.
- 6. Adin txikikoekin arduradun hori bertan egon beharko da beraiek lokalean dauden bitartean.
- 7. Eguna amaitzen denean talde bakoitzak bere ingurua garbi eta ordenan utziko du eta lokaletik azkena irteten denak argia itzali eta atea itxiko du.
- 8. Iluntzeko 9etan lokala itxi egingo da, gauez ezingo da erabili.
- Otsalaren 13 a baino lehen dena jasota utziko da eta egun horretan giltzak bueltatuko dira Arkupe kultur etxean.
- 9. Lokalean istripuren bat egongo balitz kaltetua izango da arduraduna.
- 10. Pintatzeko, lurra eta hormak ondo babestu behar dira.
Herri bazkarirako txartelak
Zapatuan, urtarrilaren 13an, jarriko dituzte salgai Aratuste-domekarako bazkarirako txartelak; Arkupen, 09:00etan. Hona hemen otsailaren 11rako menuak:
Helduen menua 17 euro
- Patatak errioxar erara
- Oilasko izterra patata eta piper berdearekin
- Goxua
Haur menua 13 euro
- Makarroiak
- Txahal hanburgesa patatekin
- Txokolate pasteltxoa