Hildako bi Aretxabaletako saihesbidean gertatutako zirkulazio istripu larrian

Goiena 2018ko urt. 4a, 22:19

21:20ean, GI-627 errepideko 32. kilometroan, bi lagun hil dira. Aretxabaletako saihesbideko sarreran gertatu da istripua, Arrasateko noranzkoan, motor batek eta autobus batek aurrez aurre talka egin ostean. Motorraren eta autobusaren gidariak dira hildakoak.

Istripua 21:20ean gertatu da GI-627 errepidean, Aretxabaleta parean. Motor batek eta Lurraldebus-eko autobus batek aurrez aurre jo dute saihesbiderako sarreraren inguruan, Eskoriatzatik Arrasateko noranzkoan. Istripuaren ondorioz itxi egin dute zirkulazioa bi noranzkoetan eta auto ilarak sortu dira.

Herrizaingo sailak jakinarazi duenez bi gidariak hil dira istripuaren ondorioz. Motor gidaria autobusaren azpian harrapatuta gelditu da, eta autobus gidaria kabinan. Autobusean ez zihoan bidaiaririk.

Istripuaren berri izandakoan bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, tartean suhiltzaileen dotazio bat. Osasun-langileek bi biktimen heriotza egiaztatu dute.

Bi gidariak artatu bitartean ibilgailuak errepidetik erretiratzeko lanak hasi dira; izan ere, guztiz itxita egon da zirkulazioa, eta horrek auto ilarak sortu ditu.

Bi biktimen hilotzak Donostiako Patologia Forentseko zerbitzura eraman dituzte epailearen aginduz. Ertzaintzak, bere aldetik, ikerketa abiarazi du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Erlazionatuak

Zirkulazio istripu larria Aretxabaletan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018 urt 04 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak