Hainbat mailatan banatuta herriko 46 pilotari elkartu ziren lehen partiduetan, eta, galdu edo irabazi, guztiak izan ziren txapeldunak. Jon Etxeberria entrenatzailea "pozik" azaldu da pilotaleku inguruan sortutako giroarekin.
Bi herritar Antzuolako finaletan
Benjamin, alebin eta infantil mailetako sei final jokatu zituzten Antzuolan, eta bi aretxabaletar izan ziren horietan. Infantil mailan, Ager Lanzosek Eibarko Mikel Caminarekin osatu zuen bikotea, eta Aramaiokoa –Danel Herrarte eta Markel Arriolabengoa– hartu zuten mendean, 18-7.
Alebin mailan, ostera, haren anaia Danel Lanzosek Mikel Alonsorekin osatu zuen bikotea eta galdu egin zuen Oñatikoaren aurka –Manex Juaristi eta Manex Madinagoitia–, 9-16.
Danel Lanzos, eskuz banaka txapeldun
Gipuzkoako eskuz banakako pilota txapelketan, Danel Lanzos izan zen garaile alebin mailan, Legazpiko Markel Arrizabalagari irabazita. "Zorionak eta segi horrela lanean!", adierazi diote entrenatzaileek eta UDAko gainerako kideek.