Honako hauek dira:
- Divina (Murubide plaza, 4; telefonoa: 722 27 39 24)
- Irudi (Errekabarren kalea, 20; telefonoa: 943-79 80 90)
- Ana (Bainetxe kalea, 10; telefonoa: 617 95 08 67).
Txanda hartzeko aurrez deitu beharko dute horietara. "Basotxoko ile-apaindegian zituzten prezioak errespetatuko dituzte hiruretan", jakinarazi du zuzendaritza batzordeko kide den Tere Artanok, eta gaineratu du: "Hori bai, Basotxoko txartela eramatea ezinbestekoa izango da".
Podologia zerbitzua
Bestetik, podologia zerbitzuak urte guztiko egitaraua gertatu du. Done Larreak jarraituko du zerbitzua ematen Basotxoko kideei eta interesa dutenek elkartearen egoitzan jaso dezakete egitarauaren orria.