Julen Garai aretxabaletarra izan zen garaile Durana kaleko helmugan, bost kilometro pasatxoko ibilbidea egin ostean; lehenengo emakumezkoa, ostera, Ahinize Barrainkua. Irabazleak, baina, parte-hartzaile guztiak, giro ezin hobearekin bete zituztelako herriko kaleak.