Epaimahaiaren iritziz, "xumea eta kutuna" da erakusleiho irabazlea eta, era berean, "nostalgikoa". "Zuri-beltzeko argazki zaharrekin, gure arbasoen garrantzia gogorarazten digu". Bestalde, euskarazko mezu onena Kilima arropa dendarentzat izan da. "Gabon zoriontsuak igarotzeko errezeta polita eskaintzen digu".
Erakusleiho onenaren saria 300 euroko bonua izango da, Aretxarteko komertzioetan gastatzeko. Euskarazko mezu onenaren saria, berriz, 150 euroko bonua, hau ere Aretxarteko komertzioetan gastatzeko.
Kilima dendako Meritxell Serrato eta Unai Elkoro alkatea.
Hau da mezua: Gabonetako errezeta: Nahastu ilusioa maitasunarekin eta gehitu errespetoaren esentzia. Sukaldatu goxotasun eta pazientzia apur batekin. Ondoren, apaindu irribarre, ARGI eta doinu alaiekin. Eta bukatzeko, BIHOTZEZ eskaini.