Gabonetako parkea jarriko dute Ibarra kiroldegian urtarrilaren 3an eta 4an

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abenduaren 28a

3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako parkea jarriko dute Aretxabaletan datorren asteko eguaztena eta eguenean. Parkea goizez eta arratsaldez egongo da irekita, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Parkean hainbat ekintza aurkituko dituzte haurrek: jolasak, puzgarriak, ikt-ak eta eskulanak egiteko aukera ere izango dute.

Egun bakarrerako sarrera 6 euro izango da eta bi egunetarako 10 euro. Bestalde, hirugarren haurrarentzako sarrera doan izango da. Honetaz gain, antolatzaileek zehaztu dute ez dela egun erdiko sarrerarik egongo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak