Gabonetan hainbat jarduera antolatu dituzte Aretxabaletan umeen gozamenerako. Atzo, eguaztena, patinaje ikastaroa izan zuten; eta, gaur, puzgarriak izan dituzte igerilekuan.
12 urte arteko gazteei zuzendutako jarduera izan da. Bi puzgarri erraldoi jarri dituzte igerilekuan eta umeak han ibili dira: gora, behera, saltoka... Umeek ederto pasatu dute uretan jolasean.