Azken urteetan legez sekulako ilara egin dute neska-mutikoek Olentzero eta Mari Domingiri gutunak eta muxuak emateko. Batzuk beldurtuta eta gehienak pozik, haien altzoetan eseri dira eta kontu kontari jardun dute.
Umeak, gurasoak, irakasleak eta Basotxoko erretiratuak elkartu dira txistularien inguruan Gabon kantuekin berotzeko herriko bazterrak. Trukean leihoetatik botatako goxokiak eta intxaurrak jaso dituzte. Txorizo muturtxoa jan osterako Olentzero eta Mari Domingi gerturatu dira umeen gozagarri.
Azken urteetan legez sekulako ilara egin dute neska-mutikoek Olentzero eta Mari Domingiri gutunak eta muxuak emateko. Batzuk beldurtuta eta gehienak pozik, haien altzoetan eseri dira eta kontu kontari jardun dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.