Bestalde, Ainhoa Cabero pintura irakasleak eta Udal Liburutegiak elkarlanean 8 urtetik gorakoentzat marrazki lehiaketa antolatu dute. 43 lan aurkeztu dira guztira eta irabazlea Manex Madinabeitia izan da. Lan orijinal eta ausarta dela adierazi du epaimahaiak.
Bere irudiarekin 500 irakurpuntu kaleratuko dira eta Haur liburutegian libururen bat maileguan eramanda, eskura daitezke. Aurkeztutako lanak ikusgai daude Kultur Etxeko sarreran. Eskerrik asko parte hartzaile guztioi eta zorionak Manex!
Ainhoa Caberok egindako irakur-puntua:
Manex Madinabeitiak egindako irakur-puntua: