Aretxarteko hainbat dendatako produktuak eta ekoizpenak ikusarazi dituzte herriko modeloek. Zehatz esanda, Belar Meta, Kilima, Tak!, Haurrak, Lie, Games eta L-10 izan dira ekimenean esku hartu duten komertzioak.
Horrez gain, hirugarren ekipamendua aurkeztu dute UDAko ordezkariek, Neguko Azokan salgai izango dutena –zapatuan eta domekan–. Aipatu beharrekoa da kamiseta solidarioa dela: Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkarte Aspanogirentzat dirua bildu gura dute. Azkenik, Jaikikoek itxi dute musikaz girotutako desfilea.