Patinak jantzita abenduaren 27an, eguaztena, arituko dira, 10:30etik 12:30era bitartean. Izena emateko epea zabalik dago eta izen-emate ordena errespetatuko dutela adierazi dute antolatzaileek; horretarako azken eguna hilaren 22a da. Hona hemen bideak: 943-03 98 42 eta info@ibarrakiroldegia.eus.
Gaztelu puzgarriak, ostera, hilaren 28an, eguena, jarriko dituzte kiroldegian, 10:00etatik 13:00etara bitartean.