Idoia Elexpuru eta Enrique Iglesias: "Egindako lanarekin gustura geratzea handia da gero"

Mirari Altube Arrese 2017ko abe. 12a, 09:08
Idoia Elexpuru eta Enrique Iglesias pintoreak.

Kantauri itsasuen pintura erakusketa jarri dute Idoia Elexpuru Ugarte (Aretxabaleta, 1969) eta Enrique Iglesias Eraña (Eskoriatza, 1958) margolariek Arkupen. Itsasoa protagonista duten lanak aurkezteko ekitalditxoa egubakoitzean egingo dute, 20:00etan.

Ibilbide ezberdinak izan dituzuen bi lagun elkartu zarete...

Enrique Iglesias: Beti izan dut gustuko margotzea baina orain dela zazpi urte hasi nintzen, erretiratu ostean. Lehenengo Eskoriatzan jardun nuen, eta azken hiru urteak Bergaran nabil Idoiakin batera, oso gustura ibili ere, Juanjo Altuna Akizurekin, eta talde giro ederrean.

Idoia Elexpuru: Nik urte asko daramatzat lanean eta hainbat etapa izan ditut; sasoi batzuetan gehiago margotu izan dut eta beste batzuetan, gutxiago. Aspalditxoan oso gustura nabil, beti margotzeko gogotsu eta datorren urtetik aurrera oraindik eta gehiago gurako nuke.

Eboluzio bat izango zuten zuen lanek, ezta?

E.I.: Izugarria, Bergaran hasi nintzenetik asko aldatu da nire margotzeko era, nahiz eta oraindik eskua guztiz hartu gabe izan, poliki-poliki noa. Oso gustura nabil eta ez du beste anbiziorik.

I.E.: Egindako lanarekin gustura geratzea da nire helburua. Abstrakturantz jotzea nahiko nuke, eta gorputzak eskatu ahala horrantz egingo dut, baina oraingoz figuratiboarekin gustura nago, figuratibo gero eta askeagoarekin. 

Itsasoa urrutitxo dago Debagoienetik...

E.I.: Zumaian bizi naiz orain eta itsasoa oso gustuko dut. Dena den margolan guztiak ez dira Zumaiakoak, badaude Getxokoa, Zarauzkoa, Donostiakoa...

I.E.: Kantauri itsasoa 35 minututara dago, eta itsasoa gertu bizi dugu. Erakusketa guztia dinamika berberaren bueltan antolatuta egotea politagoa delakoan nago eta horregatik gai bakarra. 

Zelatan animatu zarete elkarrekin erakustera?

E.I.: Idoiak animatu nau. Nire lehenengo erakusketa da eta badirudi jendeari gustatu zaiola, hori esan didate behintzat. Neuk gustuko dut eta hori da garrantzitsuena.

I.E.: Eta jendaurreko aurkezpena egubakoitzean egingo dugu, 20:00ak aldera, mokadutxo baten bueltan. Herritar guztiei dago zabalik, eta interesa duzuenok gerturatu lasai. Ni neu ere oraindik jende askok ez nau ezagutzen margolari moduan, hortaz, aukera polita dute.

Ez da garairik onena margolariendako?

I.E.: Asko jaitsi da pintura lanen salmenta, ez da lehen beste baloratzen, krisiaren eragina ere badago. Etxeko hormetan gainera, denetik dugu… baina koadroek ere izan dezakete lekua. Baten batek interesa izanez gero gertura dadila gure erakusketara, oraingoz bi ditut salduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak