Merkatariak, artisauak eta ekoizleak elkartuko ditu hirugarrenez Neguko Azokak

Mirari Altube Arrese 2017ko abe. 15a, 08:30

Hirugarrenez dator Neguko Azoka aste bukaeran. Karpa jarriko dute Herriko Plazan beste behin, eta han elkartuko dira herriko merkatariak, artisauak eta ekoizleak. Azokari hasiera emateko moda desfilea egingo dute gaur, egubakoitza, 18:30ean, Aretxarteko lagunek.

"Herriko merkataritza eta bertako artisauak eta ekoizleak bultzatzea helburu duen ekimenak aurreko bi urteetan herritarren eta saltzaileen aldetik izan duen harrera kontuan hartuta, aurten ere egingo da", adierazi dute Kultura Saileko ordezkariek. 300 metro koadroko karparen azpian hartuko dute babes horiek, eta asteburuan ez ezik datorren astean egingo dituzten hainbat ekintzaren topagune ere izango da karpa, hala nola, musika eskolakoen Gabonetako kontzertuarena eta Jaiki elkartekoek antolatutako dantza emanaldiarena.

Aurten ere egin diete lekua herriko eta inguruko idazleei, eta Luis Jose Errasti eta Josune Murgoitio izango dira besteak beste.

Goizez eta arratsaldez izango da zabalik azoka zapatuan (10:30-14:30 eta 17:00-20:30) eta goizez domekan (10:00-14:30). Eta hona hemen azokan izango direnak:

Merkatariak

  • Belar Meta
  • Tinta Beltza
  • Lie
  • Kilima
  • Atai
  • Gertu

Ekoizleak

  • Etxe Zuri
  • Jakion
  • Mendibitzu

Artisauak

  • Gu Haziak Gara
  • Miriam Carretero
  • Izaro Sanchez
  • Nerea Maskariano
  • Iban Urreta
  • Ibai Mujika
  • Itsaso Aldai
  • Nere Uribetxebarria
  • Selcuk Mari Luz
  • Okila

Eta horiekin batera UDAkoak egongo dira materiala eta loteria saltzen, eta Orly tabernak jatekoa eta edatekoa eskainiko ditu.

Moda desfilea Aretxarteren eskutik

Iaz legez moda desfilearekin zabalduko dituzte karpako ateak egubakoitzean (18:30). Jaiki elkarteko dantzariek emango diote hasiera ekitaldiari, eta ondoren, Aretxarteko hainbat dendatako produktuak eta ekoizpenak erakutsiko dituzte herriko modeloek. Hona hemen parte hartuko dutenak: Belar Meta, Kilima, Tak!, Haurrak, Lie, Gemes eta L-10 ile-apaindegia. UDAko ordezkariek, gainera, hirugarren ekipamendua aurkeztuko dute.

Musikaz girotutako ekitaldia Jaikikoek itxiko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak