Zerbitzu minimoak izango direla iragarri dute hiru egoitzetan. ALEko kideak Gasteizen egingo duten manifestaziora joango dira. Kurtzebarri eskolakoek gogorarazi dute azaroaz geroztik martitzen arratsalde eta egubakoitz goiz guztietan egin dituztela elkarretaratzeak, Herriko Plazan, murrizketen aurka.
Irakasle, Hezkuntza bereziko hezitzaile, sukaldari, garbitzaile eta Haurreskolak Patzuergoko langileei egin diete grebarako deia ELA, LAB eta Steilas sindikatuek Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! leloarekin.