Asier Atxak irabazi du Murrukixoren argazki lehiaketa

Mirari Altube Arrese 2017ko abe. 7a, 09:30

Txindoki mendian ateratako argazkiarekin irabazi du mendizale elkarteak deitutako lehiaketa Asier Atxa aretxabaletarrak. 2018ko egutegia egin dute horrekin eta dagoeneko hasi dira banatzen bazkideen artean. Era berean, federazio aukeretan aldaketak egiteko abenduaren 15a dela azken eguna jakinarazi dute Murrukixoko kideek.

Gutuna jasoko dute Murrukixoko bazkideek egunotan etxean. Egutegiarekin batera kobratze abisua eta bazkide fitxa sartu dituzte gutun horretan, lizentzia fitxa ere bai federatuen kasuan. Edozein aldaketa egin gura izanez gero abenduaren 15a, egubakoitza, dela azken eguna jakinarazi dute, eta horretarako Murrukixok Durana kaleko 13. zenbakian duen bulegotik pasatu behar da martitzenetan (19:00-20:00) edo telefonoz deitu 943-79 93 74. Berririk jaso ezean ontzat eman datuak eta kobratu egingo dituzte ordainagiriak.

Era berean, jakinarazi dute aurten federatu karneta Murrukixoren bulegoan jaso beharko dela; martitzenetan (19:00-20:00).

Bazkide egin gura dutenek edo lehenengoz federatu, abenduaren 15a arte izango dute epea zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak