Herriko 3 eta 12 urte arteko ume eta gaztetxoendako izango da zabalik parkea bi egunetan, eta besteak beste, eskulanak egiteko txokoa, gaztelu puzgarriak eta wii-arekin jolasteko gunea izango dituzte. Hona hemen ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00.
Begirale lanak egiteko parkean laguntzaileak behar dituzte. Curriculumak Aretxabaletako udaletxean utz daitezke edo Gazteria Sailera bideratu: gazteria@aretxabaleta.eus. Azken eguna da abenduaren 19a.
Hona hemen begirale izateko eskatutako baldintzak:
Ezinbestekoa izango da:
- 18 urte beteta izatea
- Euskaraz ondo jakitea
Baloratuko da:
- Ikasketak: 3 puntu. Irakasle-ikasketak, pedagogia, haurrekin zerikusia dutenak.
- Monitore titulua: 5 puntu.
- Gabonetako parkean esperientzia urte bakoitzeko: 2 puntu.
- Aretxabaletako udaleku irekiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
- Udaleku itxiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
- EGA: 1 puntu.
Aretxabaletako gazteek lehentasuna izango dutela iragarri dute.