Udaleko Enplegu eta Garapen Sailak eta Aretxarte merkatarien elkarteak antolatu dute lehiaketa. Hona hemen oinarriak:
- Aretxabaletako denda guztiek parte har dezakete, izenik eman gabe.
- 2017ko abenduaren 5etik 29ra bitartean izango da, bi data hauek barne eta sari banaketa 29an bertan egingo da.
- Erakusleiho onena aukeratzeko orduan honako ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: erakusleihoaren kalitatea, publizitate mezuaren imajinazioa, originaltasuna, eraginkortasuna, argien erabilera, etab.
- Erakusleihoetan denda horretan salmentetan dauden ohiko artikuluak agertu beharko dira.
- Epaimahaia erakusleihoen apainketan aditua den pertsona batek osatuko du.
- Banatuko den saria irabazle bakarrarentzat izango da:
- - Plaka bat. Irabazleak iazko irabazlearen eskutik plaka bat jasoko du. Plaka urtero lekuko gisa, irabazletik irabazlera pasatuko da eta dendako erakusleihoan ikusgai egongo da urte osoan.
- - Irabazlearentzat Aretxarteko dendetan gastatzeko 300€-ko balioa duten bonuak.
- Bigarren sari bat ere banatuko da: euskarazko gabon mezu onena. Irabazleak 150 euroko balioa duten bonuak jasoko ditu Aretxarteko dendetan gastatzeko.
Lehiaketak irauten duen egunetan, erakusleihoak lan egunetan ixteko ordura arte eta jai egunetan eta bezperatan, gaueko bederatziak arte, argituak egotea komenigarria litzateke, epaimahaiaren lana errazteko.