Bigarren zatian sartutako hiru golekin irabazi du Aretxabaletak

Imanol Beloki Unamuno 2017ko abe. 3a, 19:48

Asier Urcelay baloiarekin.

UDA eta Touring-en arteko partidua izan da gaur Ibarran, eta etxekoak 3-0 gailendu dira errenteriarren aurrean. Bigarren zatian sartu dituzte hiru golak: Ibon Perez, Julen Zaitegi eta Aritz Castrok, eta hiru puntuak beharrezkoak zituzten, datorren astean Bergararen aurkako derbira indar betez joateko.

Hotz egin du Ibarran, eta partidua ere halakoa izan da. Aurkariek ez dute ezer egin partidu guztian zehar; aukera gutxi izan dituzte. Aretxabaletak, aldiz, gola sartzeko hainbat aukera izan ditu lehen zatian, baina bigarrenean etorri dira hiru golak.

Ibon Perezek sartu du lehen gola 62. minutuan. Erdiraketa bat egin, eta Touring-eko atezainak baloia geratu arren, marra pasatuta hartu du, eta epaileak gola, ontzat eman du. Bigarrena, segidan etorri da, 65. minutuan. Julen Zaitegi izan da golegilea jokaldi bikain baten ostean, eta hirugarren golegilea, Aritz Castro izan da. Hala, 3-0 amaitu da Ibarrako partidua.

Berdinketa preferenteak

UDAko bigarren taldeak, berriz, derbia izan du gaur, Aloña Mendiren aurka, Azkoagainen. Oñatiarrak liderrak dira sailkapenean, eta partidua gol barik, puntuen banaketaz, 0-0 amaitu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak