Lau edukiontzi erre dira goizaldean Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2017ko abenduaren 3a

Santa Kurtz kalean, Iturrigorri pilotalekuaren aurrealdean, zeuden lau edukiontzi erre dira gaur goizaldean eta alboan zeuden hainbat autok kalteak izan dituztela jakinarazi dute Ertzaintzatik. Sua 03:15 aldera piztu da edukiontzi batean, eta gainerakoetara zabaldu da.

Suhiltzaileen laguntzarekin itzali dute eta edukiontziak kiskalita geratu dira. Su horren jatorria zein izan den argitzerik ez dute izan oraingoz, Ertzaintzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak