Ekitaldi asko dituzte abenduan Basotxoko erretiratuek

Mirari Altube Arrese 2017ko azaroaren 29a

Lanerako gertu jarraitzen dute Basotxon eta asteburuan bertan hainbat hitzordu dituzte. Batetik, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak egingo duen janari bilketa handian lagunduko dute, eta bestetik, Euskararen Nazioarteko Egunean salda gertatuko diete herritarrei.

Ospakizunak ere badituzte abenduan elkartean. Hilaren 13an, Santa Luzia eguna, 90 urteko bazkideak omenduko ditu urtero lez (17:00). Ekitaldia hasiko dute herriko dantzariek eta txistulariek ongietorria eginda, eta ondoren, Basotxoko kantu taldeak hainbat kantu abestuko ditu horien omenez. Oparia jasoko dute gero eta bukatzeko txokolate beroa eskainiko diete elkartutako guztiei. Udal ordezkariak ere izango dira omenduekin, horien senideekin eta elkarteko kideekin batera.

Abenduaren 21ean, Santo Tomas eguna ospatuko dute txistorra janda (17:00). Gabonetako 40 saski ere zozketatuko dituzte orduan. Eta hilaren 24an, Gabon kantuan jardungo duten guztiei txistorra banatzen lagunduko dute azken urteotan legez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak