Astebetez euskaraz bakarrik hitz egiteko konpromisoa hartu zuten 160 guraso horiek, eta hori betetzen saiatu dira azaroan. Ondoren balorazio inkesta bete dute: "Hamar galdera egin dizkiegu zelan sentitu diren jakiteko. Gehienek, aste hori, oso ona eta oso polita izan dela adierazi digute", jakinarazi du Aitor Lizarazuk, ekimenaren sustatzaileak, eta gaineratu du: "Euskaraz egin eta erdaraz erantzun dutenekin arraro sentitu direla ere esan du %70ak".
Aste garrantzitsuenean sartu direla diote antolatzaileek: "160 guraso kalean elkarrekin dinamika honi erantzuna ematen saiatuko gara". Eta ondoren, neurketatxo bat ere egin gurako lukete.
Astea domekan bukatuko dute, Euskararen Nazioarteko Egunean: "Eguerdi aldera ekitaldi xumea egingo dugu. Bi kidek esperientzia bana konta dezaten gurako genuke eta dantzan eginda, flashmoba-rekin bukatu".