Ane Aspek eta Beñat Aspek irabazi dute Aretxabaletako frontenis misto txapelketa

Xabier Urtzelai 2017ko aza. 26a, 17:23

Ezkerretik hasita Amaia Garcia, Jon Urdineta, Ane Aspe eta Beñat Aspe. Argazkia: UDA

Aspetarrek irabazi dute UDAk antolatuta eguerdian Iturrigorriko frontoian jokatu duten bikote mistoen frontenis txapelketako finala: "Giro oso polita egon da asteburu osoan zehar jokatu dugun txapelketan. Hamasei bikotek hartu dute esku, eta jende asko gerturatu da pilotalekura partiduak ikustera", adierazi du Agurtzane Elkoro UDAko presidenteak.

Markagailuak bestelakoa erakusten badu ere (22-11) final polita izan da gaur eguerdian jokatu dutena. Asteburuan egindako lanari esker Amaia Garcia eta Jon Urdineta batetik, eta bestetik, Ane Aspe eta Beñat Aspe iritsi dira finalera, eta aipatu moduan Aspetarrek irabazi dute norgehiagoka. Antolatzaileak pozik geratu dira txapelketak emandakoarekin, atzo eta gaur jokatutako txapelketan giro polita sortu delako Iturrigorri pilotalekuan: "Txapelketa mistoa amaituta, martxo inguruan etorriko gara emakumezkoen frontenis txapelketarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak