Lau bikotek osatutako lau talde eratu dituzte. Lehenengo ligaxka erara jokatuko dute eta domekan, sailkatutakoek elkarren aurka. Partiduak 22 tantotara izango dira eta sakean 4tik 4a pasatu beharko dute; pasa eginez gero beste aukera bat egongo dela adierazi dute antolatzaileek.