Akats defentsiboengatik galdu du UDAk partidua

Imanol Gallego 2017ko aza. 19a, 18:57

UDAk (2-1) irabazten amaitu da lehen zatia.

Etxekoek lehen zatiaren hasieran gehiago izan eta gero, akats defentsiboak medio, partiduaren kontrola galdu eta 2 eta 3 amaitu da Amaika bat taldearen aurkako norgehiagoka. UDAk hiru puntu garrantzitsu eskuratzeko aukera ihes egiten laga du. 

Indartsu ekin diote etxekoek partiduari eta lehen zatian Zaitegiren eta Anderren gol banarekin UDA markagailuan aurretik jarri da. Bazirudien Aretxabaletakoek neurria hartuta ziotela Amaika bat taldeari, baina minutuak aurrera egin ahala egoera zeharo aldatu da.

Lehen zatia amaitzeko minutu gutxi falta zirenean, Debakoek lehen gola sartu dute eta horrela joan dira aldagelara (2-1). 

Bi zatian gainbehera

Bigarren 45 minutuak oso bestelakoak izan dira. Amaika batek hasieratik kontrolatu du partidua. UDAk ez du bere jokoa egiten jakin, eta akats defentsibo batzuengatik, atsedenalditik bueltako lehen minutuetan bi gol sartu ditu talde bisitariak.

Horren ostean Debakoak euren kanpoan gotortu dira eta Aretxabaletakoek ezin izan dute hesi hori apurtu. Kontuak horrela, partidua 2 eta 3 amaitu da eta hiru puntuak Debara egin dute ihes.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak