Bertsoen bueltan hainbat lagun elkartu eta lanean hasi zirenetik hamar urte pasatu dira. Batzuk joan eta beste batzuk etorri, oraindik gogotsu jarraitzen dute hainbatek lanean –Lekaixoka izenaren inguruan orain– eta horiek elkartu eta bertsotan jardun zuten atzo iluntzean. Gonbidatuek, Viñasprek eta Ugartetxeak, saio politak eskaini zituzten, tabernetan zein herriko hainbat txokotan, baita Xabi Igoa aramaioarrak ere. "Giro bikaina izan dugu, batez ere, Mitarte kaleko oholtza gainean egin dutenean kantuan. Hortaz, oso pozik gaude", zioen eskolako kide den Martin Berrizbeitiak.