Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean herrialde guztietan ez direla horiek betetzen gogoraraziko dute

Mirari Altube Arrese 2017ko aza. 20a, 09:00

Ikasteko eskubidea dutela ume guztiek eta hori herrialde guztietan ez dela betetzen, Baltistanen esaterako, gogorarazi gura izan dute Aretxabaletako Guraso Foroko kideek egunotan, kanpaina baten bitartez. Gaur, ikastetxeetan egindako bertsoei eta marrazkiei sariak banatuko dizkiete, eta egubakoitzean Elkartasun Jaia egingo dute.

Baltistan Fundazioarekin elkarlanean jardun dute, eta hain zuzen Baltistango neska-mutikoei laguntzeko jaialdia izango da egubakoitzean Herriko Plazan egingo dena. Hona hemen egitaraua:

  • 17:00 Eskulanak umeendako.
  • 18:00 Merienda: txokolatea eta bizkotxoa.
  • 18:30 Haur berbena Txurru DJak girotuta.
  • 17:00-19:30 Elkartasun mahaia: Itsulapikoak eta elkartasun bonuak egongo dira salgai.

Elkartasuna agertzeko hainbat modu daudela azpimarratu dute Guraso Foroko kideek: "Antolatzaileok herritar guztiak animatu nahi ditugu jai honetan parte hartzera. Modu asko daude elkartasuna agertzeko: izan daiteke itsulapikoan borondatea botata, etxean egindako bizkotxoa ekarrita guk saltzeko, eskulanak eginda, txokolatea eta bizkotxoa janda, bizkotxoa erosita, eta 50 euroko bonuak erosita". Bonu horietako bakoitzarekin neskato baten urte osoko eskola gastuak estaltzen ditu fundazioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak