Emakumeen aurkako indarkeria, hausnartzeko eta salatzeko gai

Mirari Altube Arrese 2017ko aza. 19a, 09:00

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna gerturatzearekin batera, hausnarketari eta salaketari egingo diote lekua datozen egunotan. Udalak adierazpen instituzional bateratua onartu du eta aste osoko egitaraua gertatu.

Bi film emango dituzte (19:00); martitzenean, Emakundek sustatutako Volar dokumentala; eta eguenean, Iban Gonzalezek zuzendutako Ama, nora goaz? Bestetik, udal agintariek berdintasun politiketan trebatzeko formakuntza saioa jasoko dute astelehenean.

Autodefentsa feminista tailerra

Azaroaren 25ean, ostera, autodefentsa feminista tailerra egingo dute, Bizipen eta emozioak konpartituz erasoei aurre egiteko estrategiak landu lelopean, eta Emagin ikerkuntza zentro feministako kideek gidatuko dute. Izena emateko epea zabalik dago, hilaren 23a arte (Arkupen).

Urtero legez elkarretaratzea ere izango da datorren zapatuan (19:00), eta ondoren, La máquina del Dueño antzezlana eskainiko du Plataforma tirante y Kely taldeak. Ekitaldiok bukatuko dituzte mokadutxoarekin. 

Adierazpen instituzionala

Indarkeria matxistatik libre egongo den gizartearen alde izeneko adierazpen bateratua onartu zuen udalbatza joan den eguaztenean egindako osoko bilkuran. Eta hainbat konpromiso onartu zituzten, besteak beste, biktimekiko erreparazio-eskubidearen aitortza, eta berdintasun-unitateei beharrezko baliabide tekniko eta ekonomikoak ematea 2018ko aurrekontuan. Indarkeria matxista adiera erabiltzea ere adostu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak