Bigarren taldeak hartu du 'E! Guraso'-ren lekukoa

Mirari Altube Arrese 2017ko aza. 16a, 10:22

Euskaraz bakarrik bizitzeko asteari bukaera eman zioten astelehenean E! Guraso egitasmoan diharduten lehenengo taldeko kideek. Eta lekukoa bigarren taldekoek jaso zuten.

Euskaraz bakarrik bizitzeko asteari bukaera eman zioten astelehenean E! Guraso egitasmoan diharduten lehenengo taldeko kideek. Eta lekukoa bigarren taldekoek jaso zuten. Izena emandakoen kopuruak, gainera, gora egin du egitasmoa abiarazi zutenetik, eta dagoeneko 150 dira E! Guraso-ra batu direnak.

Harrera ona

Txapak banatzearekin batera, lehen taldekoen bizipenak jaso gura izan zituzten antolatzaileek astelehenean: "Orokorrean, harrera ona izan du ekimenak, eta sentipen txarrik ez du utzi orain arte jasotako balorazioen arabera", jakinarazi dute, eta gaineratu: "Batzuek ez dute aparteko zailtasunik aurkitu eta beste batzuek bai, bereziki euskara ulertu bai baina erabiltzen ez dutenekin". Gainera, guztiek esan dute ekimenarekin jarraituko luketela 2018an. Datorren astelehenean, hirugarren taldeko gurasoek hartuko dute lekukoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak